Harro gaude Waterpoloa Mungian guztiz barneratuta dagoela esateaz.Hasiera gogorra izan zen arren,pertsona batzuen sakrifizio eta borondateak,baita kirol honegatik dugun grinak,aurrera pauso handi bat ematea ahalbideratu digu kirol-elkarte bezala.
Erronka berrien aurrean aurkitzen gara,helburuak lortzeko pauso handiak emanez.Neska-mutil talde bat gara igerilekua kultu leku bezala hartzen dugunak,bertara entrenatzera,lehiatzera,gozatzera,ondo pasatzera goazenak.
Egunero entrenatzen saiatzean eta aldi berean ondo pasatzean datza gure maxima,ibilbide horretan zehar aldi oro gozatuz.Kirol honen oinarriak lagunartekotasuna eta kirol espirituan daudela uste dugu.
Mungiako Waterpolo Taldeak ongi etorria eman nahi dio kirol zoragarri hau ezagutu nahi duen pertsona orori.